zirimola
	<language>en</language>
trenean
		<description>Tren bidaiak ez zaizkit denbora galtzeak iruditzen. Astean lau orduz luzatzen badira ere, denbora ez da galtzen. Gelditu akaso bai. Onartu beharra dut, neure bizitzan, benetako unerik ederrenak treneko bidaietan izan ditudala. Bizitza nomadarena etortzen zait gogora, joanaren magia. Izan ere, bizitzak ni eragozten nau, eta mugimenduan dauden bagoietan arnasa hartzen du eta lo ...</description>
zoriontasuna
		<description>Ez naiz zoriontsu, ama.  
Aitortzen dizut, eskolarako inkesta hura gordetzen zuen gutuna ireki nuela aspaldiko hartan, orain dela lau edo bost urte (dagoeneko??). Eta ordutik ez dakit zergatik, ezin izan dut zure erantzun hura ahaztu; garrantzitsuena ez da neure inteligentzia, edo lortuko dudan arrakasta, edo pertsona justu bat izatera iritsiko ...</description>
kanpoa
		<description>Kanpo errealidadea gaizki atera zaidan zerbait da niretzat.
Jendea, azidente deseroso bat baino ez da.
Ikusten den mundua, ondo eta zuzen egiten ez dakidan zerbait.
Ni haientzat bezala.
                                                                            Gaizki atera den eta izaten ez dakien azidente deseroso bat. </description>
Begiradez
Eta gure (nire) begiradak inperio oso bat eratu zuen: 
eta "ez begiratu horrela" esango didazu. "Nola?" galdetuz erantzungo dizut nik. "Orain begiratzen nauzun begi berberekin". Deserosotasuna antzemango didazu neure begiradaren norabide ezaren ondorioz. "Ba kendu paretik", esango dizut begiak lurrari so. "Ezin dut". Isilune labur baina pisutsu eta sakona. "Zergatik?". Zu ...</description>
Nire arima
Ikusi zaitut. Aterkipean. Lehenengoz ikusi dut negua. Bapatean kalea ez dago hutsik; norbait dago zure azpian luzatzen den espaloiaren beste puntan. Ez dauka aterkirik. Atzetik doakizu, eta sorbalda ukitu dizu esku batez. Zu, harritu bezala egin zara, baina gero aterkipean sartzen utzi diozu. Ez dut ezer entzuten, baina begiak behartzen ...</description>
iristea
		<description>"(...) abiatu eta ez itzultzea da iristea." (Karlos Linazasoro)
Baina iristea ez al da iragana ulertzea?
Ez itzultzea ez al da ihes egitea?
Sinisten al dugu itzultzeko dagoen leku horretan?
Denborak darrai, gu geldi gaudenean?
Nork sinisten du itzultzeko dagoen leku horretan?
Nork,  norabide bakarreko treneko bidaiariak garela?
Iristea ez al da itzultzea?
Itzultzea, baina beste begi batzuekin?
 Iritsitakoan denak ...</description>
AHT
		<description>AHT-aren obrak hasita Abadiñon.  
Borroka potolo baten ostean obrak hasiak dira bizkaiko zenbait lekutan. Oraingoan, Abadiñon hasi dute txikizioa isilpean eta presaka. Demokraziaren izenean gure jaun ahaltsuek, hainbat ahots gizarteko subkonszientean lurperatu dituen botereak, komunikabideetan lo daduden begientzat hilkutxa erosoa eratu dute. Dena dela hainbat izan dira erakundeak zein norbanakoak, ...</description>
Hitzen bestaldea
		<description>Hitzak lo direnean, bidaia sentipena denean.......
Asaldura ulertezin bat, loan esnatzen nauena ezer ez esateko.
Nik bera sortu dezadan.
Barneko zoko izkutueneko ni-a zarataka.
Bere buruaz beste egiten akaso.
Pentsa dezaket bizitzako sasoien ondorio dela, sentipen hauek ezagunak zaizkidanez. Noizean behin hutsik sentitzen naizela bizitzaren norabide zirkularrean une honetara iristean.
Bestela pentsa dezaket handia eta gogorra dela ...</description>
Neguan
Begi bat ireki du eta argiak zaplasteko gogor bat eman dio ninian. Begiak itxi ditu berriz eta astiro ireki ditu. Udako lehen egun eguzkitsua berarentzat, eta atzo pertsiana guztiz jeistea ahaztu zitzaion. Diotenez uda sasoia pozgarriagoa da norberarentzat, argitsua eta alaia. Oroitu  du bera dela uda baino negua gogokoago duen ...</description>
Hitzak
		<description>Hitzak. Lurralde urrutikoan esnatzen nauteneko zorabioa. Itsuan naramateneko bidea, zeinetan urrutira iritsirik begiak ireki eta esanahiak uzkurtzeraino beldurtzen nauen. Beti helmuga bat.  
Sarri ez naiz jabe sentitzen, auskalo nork dakartzan neurera.Atzera begiratu eta bideaz kontziente ez izanaren sentsazioa.  Aspaldiko hitzetan, bart ikaragarritzat jo nuen aurkikuntzaren hitz berberak somatu.Eta beldurra liluratu egiten ...</description>