Begiradez

2008 Abuztua 25 @ 22:38 (Sailkatugabeak)

 

Eta gure (nire) begiradak inperio oso bat eratu zuen: 

eta “ez begiratu horrela” esango didazu. “Nola?” galdetuz erantzungo dizut nik. “Orain begiratzen nauzun begi berberekin”. Deserosotasuna antzemango didazu neure begiradaren norabide ezaren ondorioz. “Ba kendu paretik”, esango dizut begiak lurrari so. “Ezin dut”. Isilune labur baina pisutsu eta sakona. “Zergatik?”. Zu izango zara orduan, deserosotasunaren portadore nagusia. “Ausartzen ez naizelako”.  

Denbora zapalduko dut zentzua izan dezagun, ez gaitezen izan denboraren ondorioz gehitu den ezer. Gure begirada hazten iraun genuenak zentzurik ez duelako. Horregatik ez garelako ezer elkarrentzat. Baina etorkizunak ez dit beste ninirik eskaintzen, non ito. Eta zuk, ez duzu utzi ez zenuen ezer eraman. Eta nik, eman ez zenidan guztia hartu nuen, jada joan zinenean.  

“Zure ausardiak behar du izan egoitza nere begietan”. Begirada jaso, eta autopista bat inauguratuko dut gure begien artean. “Zergatik?”. Kasik mugiezin, kasik grabitatetik kanpo. “nik ez diedalako uzten ezer aitortzen”. Hemen, isilune nahiko luze xamarra egongo da. “Nik ez dizut baina esan, zer den zure begiez”. Ia-ia zuk bukatu aurretik orain arte baino ozenago esango dut; “Baina zure ausardia ezak bai”.  

Eta bi eternitate izango gara, bi ipuin ezberdin, bukaera baterako. eta ez bi bukaera ezberdin ipuin baterako.  

 

 

Eta erdibiturik, nire begiekin haserretu naiz:  

Eta etorri zinen, egunero ari zinen etortzen. Izan ere, zu iritsi aurretik bukaera bat idatzi diot gure arteko begiradari. Erdibiturik itzultzen naiz etxera, neure begikin haserre, auskalo ze aitorpen klase egingo zizuten gaur!.  Eta artean zu ez zaude. Haserre nago. Zure begirada trabatu zait burkoaren azpian, eta erdizka baino ezin dut ukitu. Haserre nago gorroto zaitudalako  eta neure begiak zureen lagun egin direlako. Gure begiak beti ari direlako elkarrizketan.  Ez zaudelako baina zaudelako. Erdibiturik nago, pentsatu ezin dudalako, nirea ez zarelako, eta pentsatu behar dudalako eta zurea naizen edo ez. Haserre nago, hemen ez zaudenetik denbora luze xamarra joan den arren, gure begiak lehen aldian bezala elkarrizketan jarraitzen dutelako. Hogei bizi berri eraiki ditudalako, eta ispiluan begirada berbera islatzen delako beti. Ezin zaitudalako iragan bihurtu, etorkizunik gabe. Orainetik bidaliko zaitut, denboran sakabana zaitezen, eta oraina ez den beste egun baten itxarongo dizut.  

 

Eta neure begiak ireki egin ziren: 

Ez dakit non zauden. Ez dakit zer zinen.

 

zabaldubildudel.icio.us

2 Iruzkin

  1. Zera -(e)k esandakoa

    Iraila 1, 2008 @ 7:35 pm

    bufa.

    zure hitzek sorbururik ez dutela dirudi, helburua bai, zuzena, argia. Baina sorbururik bat ere ez, agian helmugarik ere ez.

  2. ZIRIMOLA -(e)k esandakoa

    Iraila 2, 2008 @ 10:10 pm

    eta bidaia……?

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5