iristea

2008 Uztaila 25 @ 22:59 (Sailkatugabeak)

“(…) abiatu eta ez itzultzea da iristea.” (Karlos Linazasoro)

Baina iristea ez al da iragana ulertzea?

Ez itzultzea ez al da ihes egitea?

Sinisten al dugu itzultzeko dagoen leku horretan?

Denborak darrai, gu geldi gaudenean?

Nork sinisten du itzultzeko dagoen leku horretan?

Nork,  norabide bakarreko treneko bidaiariak garela?

Iristea ez al da itzultzea?

Itzultzea, baina beste begi batzuekin?

 Iritsitakoan denak beharko luke denborarik gabea….

zabaldubildudel.icio.us

3 Iruzkin

  1. Zera -(e)k esandakoa

    Uztaila 26, 2008 @ 1:20 am

    zirimolaka zatozkigu berriz ere, izaki desorientatu.

    Bakardadea maite duzula sinetsiarazi nahi izan diguzu, baina zure hitz jarioaren apaltasunagatik edo agian gure burugogorkeriaz soilik, zail zaigu hitz horietaz fidatzea. Haurtxo baten pare egingo duzu negar, nerabearen grinaz garrasi, nagusien eran lamentatuko zara. Baina ni osatzen nauten guztiok zure indarrezko bakardadea bortxatu nahi dugu behin eta berriro, bortxaketaren beharra senti dezazun.

    . . Jokoa hasi duzu, ederki jostatuko naiz . .

    (Ez ezazu bakardadearekin jolas, josta zaitez zure buruarekin.)
    Bakardadea norbera benetan bakarrik aurkitzen denean maitatu behar da, beste edozein egoeratan, obsesio bihur daiteke.

  2. zirimola -(e)k esandakoa

    Uztaila 27, 2008 @ 7:32 pm

    Bai, dagoeneko badakit nor zaren….beti aitortu izan dizut ezberdintasun nabarmenak dituzula.
    Parentesi arteko esaldi horrek begietan min egin dit. Badakit bizi dudan sasoiaren arabera esaten ditudala gauzak, baina bakardadea da neure burua maitatzeko era. Sarritan bakardadetik ihes egiteko behar hori geure buruarengandik ihes egiteko era bat baino ez da. Neure buruaz bakardadean erabiltzen dudan jostaketa berezi hori aurki ezina zait besteekin. Bai, goraipatze obsesiboak ilunean emandako denbora luze baten osteko argiaren ondorioz izan ohi da. Baina ez du txarrik.

    Bakardadea nahi dut, baina nahi dut aukera bat denean, ez beharrezkoa denean. Beraz ez nago ados azken esaldi horrekin. Garbi dago beharrezkoa dugula harremana, baina nik nahi ez dudana da bakardadea lapurtuko didan lotura bat; neure burua lapurtuko didana. Bakardadea nahitaezkoa denean, orduan beharbada etsaia da.

    Eta garbi harremanak beharrezko direla gizaki gehienontzat, neu barne. Baina batzuk ariskutsuak izan daitezkeela ere badakit. Ez dut bizitzeko ezinbestekoa izango zaidan ezer behar.

    Bestalde, aitortu nahi dut, ez dakidala benetan zer den bakardadea. Bakarrik egoteko denbora bila aritzen naiz normalean.

    Erdiko parrafoaren azalpen bat behar dut.
    1-ean abzoaz, ez? erantzun arinau!

  3. Zera -(e)k esandakoa

    Abuztua 1, 2008 @ 8:41 pm

    azken orduko lerroak, azken minutuak…

    Banoa Willy Fogg-en bidaien bestaldera. Eta zu, beno, zuk ere zure abenturatxoa izango duzu; ondo izan bertan eta kontuz azera kontuekin, eta aldatuz gero, niri hots egin! ( barre onomatopeia)

    Ea bueltan inolako zulorik eta inolako beharrik gabe gera gaitezkeen. Hori da behar ez dudana (hormonak gorabehera (barre onomatopeia) ), baina nahi ditudanak egingo ditut, eta ez behar ditudanak.

    Azken agurra inoiz iristen ez delakoan, muxu bat eta geroarte.

    ( ez legoke bat ere gaizki nire boligrafo xahuketarekiko inpresioren baten berri izatea )

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5