AHT

2008 Uztaila 21 @ 13:01 (Sailkatugabeak)

AHT-aren obrak hasita Abadiñon.  

Borroka potolo baten ostean obrak hasiak dira bizkaiko zenbait lekutan. Oraingoan, Abadiñon hasi dute txikizioa isilpean eta presaka. Demokraziaren izenean gure jaun ahaltsuek, hainbat ahots gizarteko subkonszientean lurperatu dituen botereak, komunikabideetan lo daduden begientzat hilkutxa erosoa eratu dute. Dena dela hainbat izan dira erakundeak zein norbanakoak, astakeria honen aurrean eskubide minimoak behintzat berma daitezela eskatu dutenak, eta eztabaida zabaltzeko aukera aldarrikatu dutenak. Baina jauntxoek entzugor egiten dute. Kapitalismoa den makina honetako torloiurik handiena dugu txikizio hau, gizabanakoaren eskubideen gainetik dagoen sistema baten ustelkeria garbi erakusten duena. Edozer, funtzionamendua berma dadin. Inposaketa eta desinformazioa izan dira hemen ere erasorik larrienak. Manipulazioa eta iruzurra esatea ere ez legoke lekuz kanpo. Garbi dago, kapitalismoa eta demokrazia hitzak ezin litezkeela kontzeptu berean sartu.  

Gainera, orain PNV kontsulta batekin dator. Eta nork azaldu haurrei demokrazia zer den?.  AHT-ari buruzko galdeketa ez omen da eta zentzuzkoa….

 

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5