Hitzen bestaldea
Hitzak lo direnean, bidaia sentipena denean…….
Asaldura ulertezin bat, loan esnatzen nauena ezer ez esateko.
Nik bera sortu dezadan.
Barneko zoko izkutueneko ni-a zarataka.
Bere buruaz beste egiten akaso.
Pentsa dezaket bizitzako sasoien ondorio dela, sentipen hauek ezagunak zaizkidanez. Noizean behin hutsik sentitzen naizela bizitzaren norabideĀ zirkularrean une honetara iristean.
Bestela pentsa dezaket handia eta gogorra dela sentipen itsu honen kausa. Baina ez diodala neure buruari ikusten uzten. Neu izan naizela neure burua esnatu duena, ametsak egi larregi esan duelako. Edo neure burua dela lokartu nauena ezer ulertu ez dezadan. ETa pentsamendu basati, arriskutsu, krudel eta hotzik ez badut ere, horrek sortuko lituzkeen sentipen guztiak bizi ditudala. Arrazoia itzali dudala, baina sentipenak ezin direla gelditu. Jakintza beldurgarrieneko amildegiaren sentipen denak, akaso. Bananduta nagoela, ez bainoa inora pentsatu gabe sentituz edo sentitu gabe pentsatuz. Preso nagoela sentimenduetan.