Hitzak
Hitzak. Lurralde urrutikoan esnatzen nauteneko zorabioa. Itsuan naramateneko bidea, zeinetan urrutira iritsirik begiak ireki eta esanahiak uzkurtzeraino beldurtzen nauen. Beti helmuga bat.
Sarri ez naiz jabe sentitzen, auskalo nork dakartzan neurera.Atzera begiratu eta bideaz kontziente ez izanaren sentsazioa. Aspaldiko hitzetan, bart ikaragarritzat jo nuen aurkikuntzaren hitz berberak somatu.Eta beldurra liluratu egiten da. Eta jolasa zena handitu egiten da.
Abiatzea dela esan dezagun,
Zirimolak dirauen artean.
“La vida humana no se toca en un solo registro: hay ecos, intercambios, y hay quien afronta la historia sin haber afrontado nunca las pasiones, hay quien es libre con las costumbres y piensa de manera corriente, y quien vive como todo el mundo y cuyos pensamientos sacan de raíz todas las cosas…”
Maurice Merleau Ponty
Zera -(e)k esandakoa
Uztaila 25, 2008 @ 8:53 pm
Badirau eta eternitatean iraungo du; berak gidatzen gaitu, berarengan bakarrik bizi gara. Berau behar dugu, agian zentzuren bat izateko soilik.
Zer ginateke zirimolatik at?
Bagoien arteko hutsunea.
Zertan ginateke?
Beste zirimola baten bila, seguraski.
zirimola -(e)k esandakoa
Uztaila 25, 2008 @ 11:01 pm
Zentzua…..bedeinkatu eta madarikatua. Nire ulermetik ihes bortitzegia egiten duena.
Eta zirimolaren bestealdean?
ba al dago haratagorik?
non bukatzen da zentzua?